Castellano | Euskera
 
equipos
ATLETICO SS 67 - TXIMISTA ELEKTRIZITATEA 38
Atletiko azken sailkatuaren aurkako partida zaila zuen Tximistak. Gainera aipatzekoa da Tximistak izan zituen hiru jokalarien gabezia. Baina hala ere donostin jokatutako partidua oso txarra izan zen legazpiarren aldetik markagailuak adierazten zuen moduan.
Senior Masculino (14/05/2009).- Senior mutilak (03/04/2009).-Partidaren haiseratik Krafft-ek erritmo bizia ezarri zuen saskiratze errazak lortuz kontraerasoen bitartez, lehen laurdena 18-8 bukatuz.

Bigarren laurdenean Tximistak bere jokoa hobetu zuen eta saskibaloien jokatzen hasi ziren, laurdena 33-19-ko markagailuarekin amaituz.

Atsedenalditik bueltatzerakoan tximistakoek hasierako joko eskaxa egiten jarraitu zuten eta partida erdi erabakita utzi zuen donostiko taldeak, hirugarren laurden hau 51-26 bukatuz.

Azken laurdena bigarrenaren antzekoa izan zen, legazpiarrek presioaren bitartez markagailuan zertsobait gerturatzea lortu zuten, azken emaitza 67-38 izanik.

Porrot honen ondorioz Tximistak oso zaila izango du mailaz igotzea, baina oraindik ere ez dago dena galduta.

Jokatu eta saskiratu zuten:

Jokin Uribeetxeberria, Gorka Iraeta 2, Jokin Ireta 3, Julen Guerra 6, Pedro Uribeetxeberria 11, Joseba Ormazabal 6, Ander Vasallo 7, Xiker Rodriguez 2, Xabi Iraeta 1.
Andraitz K.E.
Otras noticias
 
Gipuzkoa Kirolak
 

Andraitz Kirol Elkartea
C/ Almirante Bikuña s/n (Pol. Bikuña) | Legazpi

GK