Castellano | Euskera
 
equipos
OIARSO 39 – ANDRAITZ K.E. 74
Ondo, ondo, ondo. 1. partziala: 4-15 2. partziala: 11-22 3. partziala: 17-19 4. partziala: 7-18
Senior Femenino (14/05/2009).- Partidu benetan ona sei jokalariekin gure taldeak eginikoa. Hasera haseratik aurreko partiduan Legazpin gertatukoari justizia egin behar zitzaiola irakur zitekeen gure nesken joku erritmoan, baita egin ere. 15 minutu jokatuak zirenean, 4-24ko emaitzak nahi garbi uzten zuen aurreko leian hiru puntuz galdu izanak bere erantzuna jasoko zuela. Horrela bai.

Hirugarren laurdenean Oreretarren erreakzio bat egon zela esan beharra dago hemen, bapatean, botatzen zuten guztia sartzen hasi ziren eta. Baina gauza ez zen okertu gero, izan ere hauen saskiratze bakoitzeko Legazpiarrak beste bat lortzen zutenez, 20 puntuko errenta uneoro mantendu zen markagailuan.

Klasiko baten osagai guztiak izan zituen partiduak bere amaiaren, arbitroekin liskartxoa eta tekinikaren bat ere erori zen eta. Beranduegi seguraski gauza hauek aldatzeko, baina oraindik ere partidu bat geratzen zaigunez, errepika dezagun: “epaileei zerbait esan behar baldin badiegu, nork eta noiz errespetatu beharra degu beti, arrazoi osoa izan arren”. Unean berau egitea zaila dela badakit, baina luzera gure aurka bukatzen du balantzak gehienetan.

Esanak esan, defentsa intensu eta ongi konpentsatua gure neskek eginikoa, eta erasoan hain gogoko degun erritmo bizi eta kontrolatua ikusi ahal izan genituen (fly-ak barne...). Denboraldi gogor honen amaiera gainean dugula, agurtzeko era polita beraz. Zorionak.

Partidu bat geratzen zaigula ezin degu ahaztu orain, bide honetatik gustora itxi dezakegu aurtengoa. Eutsi.
Jokatutakoak eta puntuak:
A. Sastre 34, A. Arizti 2, E. Roldan 17, M. Diez 16, K. Okariz 5, J. Hermida

Andraitz K.E.
Otras noticias
 
Gipuzkoa Kirolak
 

Andraitz Kirol Elkartea
C/ Almirante Bikuña s/n (Pol. Bikuña) | Legazpi

GK