Castellano | Euskera
 
equipos
LEHIOAK ZAST 77 - TXIMISTA ELEKTRIZITATEA 68
Zarautzen, pardida gogorra, polita eta kalitate handikoa, ikusteko aukera, izan genuen. Legazpin ikusitakoa talde honen aurka, Tximistak zaila izango zuela ba genekien baina inork espero baino gehiago sufritu behar izan zuen etxeko taldea garaipena lortzeko.
Senior Masculino (14/05/2009).- Hasieran, bertakoak berehala nagusitu ziren markagailuan (14-8, min 6), den dena asmatu zutelako, kanpoko jaurtiketan batez ere. Ala ere, gure mutilaren jokoa oso efektiboa zen eta denbora honen bukaerako aldea nahiko ondo kontrolatzea lortu zuten (23-16).
Bigarrenean, bi taldeak abiadura handiz aritu ziren orokorrean eta oso laurden ikusgarria eskeini ziguten (17-17) berdinketa izan ondoren.
Atsedena ondoren, gure taldea defentsa aldaketa erabaki zuen, zonakako 2-1-2 jarri zuen eta pizkanaka aldea murrizten hasi zen eta bai aurretik jarri ere (50-51,min 8). Etxekoak, azkeneko minutuan, bi jaurtiketa jarraian saskiratzea lortu ondoren, berriz agintzera pasatu ziren (55-51).
Askeneko laurdenean, hainbeste lana egin eta gero, Tximistak irabasteko aukera ikusi zuenean, ikaragarri jokatu eta borrokatu zuen eta (min 6), berdinketa etorri zen (62-62). Orduan Zarautzeko taldea, garaipena, arriskuan ikusi zuenean, bi baloi lapurtu zituzten defentsan eta beste kanasta bat asmatu ondoren, bi minutu barruan, markagailua bere alde jarri zuten berriz ere (68-62), gure amorrasirako.
Bukaeran, azkeneko hiru minututan, Andraitz taldeari, erasoan taldeko lana zer den ahaztu zitzaion eta horregatik ondo ordaindu zuen porrota (77-68). Pena izugarria benetan.
Gorka(2) Jokin.I(4) Urko(28) Julen(12) Pedro(-) Joseba(15) Ander(-) Xiker(7) Xabier.I(-).
Andraitz K.E.
Otras noticias
 
Gipuzkoa Kirolak
 

Andraitz Kirol Elkartea
C/ Almirante Bikuña s/n (Pol. Bikuña) | Legazpi

GK