Senior Mutilak (14/05/2009).- Senior mutilak (03/04/2009).-Partidaren haiseratik Krafft-ek erritmo bizia ezarri zuen saskiratze errazak lortuz kontraerasoen bitartez, lehen laurdena 18-8 bukatuz. Bigarren laurdenean Tximistak bere jokoa hobetu zuen eta saskibaloien jokatzen hasi ziren, laurdena 33-19-ko markagailuarekin amaituz. Atsedenalditik bueltatzerakoan tximistakoek hasierako joko eskaxa egiten jarraitu zuten eta partida erdi erabakita utzi zuen donostiko taldeak, hirugarren laurden hau 51-26 bukatuz. Azken laurdena bigarrenaren antzekoa izan zen, legazpiarrek presioaren bitartez markagailuan zertsobait gerturatzea lortu zuten, azken emaitza 67-38 izanik. Porrot honen ondorioz Tximistak oso zaila izango du mailaz igotzea, baina oraindik ere ez dago dena galduta. Jokatu eta saskiratu zuten: Jokin Uribeetxeberria, Gorka Iraeta 2, Jokin Ireta 3, Julen Guerra 6, Pedro Uribeetxeberria 11, Joseba Ormazabal 6, Ander Vasallo 7, Xiker Rodriguez 2, Xabi Iraeta 1.
|